XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Edozelan ere, komunikabideak errealitate sozialaren sorketa lanean primerako baliabideak dira.
Munduaz dakiguna, ulertzen duguna, interpretatzen duguna, errealitate soziala alegia, neurri handienean komunikabideen eraginari buruz gauzatzen da.
Hemen koka daiteke Martin Serranok (1981) telebistari ematen zion mediatzaile lana.
Bere ustez, telebistak gure eguneroko bizitzaren ingurune esperientziala eskeintzeaz gain,
(MARTIN SERRANO, 1981: 43)
Modu honetara, telebistan notiziatzen diren gertaeren bidez, mundua ulertzeko ereduak eskeintzen dira, errealitate sozialerako errepresentazio sinbolikoak eskeiniz.
Hau da, azpiatal honen hasieran azpimarratu dugun bezala, komunikabideen eraginik garrantzitsuena.
Praktika informatiboaren bidez, intersubjetiboki barneratu eta amankomunean edukiko den errealitate sozialaren eraikuntza lana da komunikabideen paperik interesgarrienetarikoa.
Telebistak bezala bestelako
Vilches-ek (1993) laburbiltzen duenez, hiru dira teoriko desberdinek markatu dituzten abiapuntuak:
-agintean daudenen menpe ari direla komunikabideak, beraien esanetara eta beraiek markaturik moldeen birsortzaile lanean.
-komunikabideak direla egungo gizartearen
-bien arteko erlazioa oso estua dela.
Mancini-ren (1985) hitzetan esanda:
Momentuan momentuko zehaztasun guztiak kontuan hartuta ere, komunikabideek agintearekin sintonian egon eta inter-aktuatzen dutela pentsatzen dugu.
Burutu izan diren hainbat azterketen emaitzak hala erakusten dutenez,
Edozelan ere, agintea politiko-ekonomiko-soziala eta komunikabideak elkar-erlazionaturik daudela aipatu dugun arren, jo dezagun lehenengo, errealilate soziala denaren definizioan
Errealitate sozialaren ingurukoak, beste askoren artean baina guretzako nagusi diren komunikabideak eta bere baitan lanean aritzen diren profesionalak ezagutzea komenigarria da oso.
Izan ere, produktu mediatikoa bere ahalmen osoz hel dadin kazetalgintzaren instituzionalizazio eta legitimazioa beharrezkoak baititu.
Kazetaritzari buruzko jarrera liberaletatik hasi eta
Telebistak errealitate sozialaren eraikitzaile lana ikertzeko orduan bi izan dira abiapuntu gisa hartu izan direnak: makro eta mikrosoziologikoa.
Lehenaren aldeko ikertzaileen ustez, interesgarria da ezagutzea instituzio sozialen arteko harremanak eta hauek telebistarengan duten eragina, audientzia globalak eta guzti hauen efektua aldaketa sozialean.
Notizien esparru zehatzetara jeitsiz, Tuchman-ek (1978) gogoratzen digunez, jarrera honen defendatzaileen ustez notiziak gizartea isladatzen du, kazetari eta enpresa informatiboen eraginez baino, notiziak egitura sozialaren arabera gauzatzen dira.